ATHLETIC - ALMERIA
Athletic Clubek 1-0 irabazi zuen, Almeriaren alde.. Llorentek lortu zuen gola hamargarren minutuan meritu handiko garaipena erdiesteko, gure taldeak norgehiagoka bederatzi jokalariekin amaitu zituen; Koikilik zein Castillok txartel gorria ikusi zuten. San Mameseko zaleek sutan ipini ziren epailearen lana kritikatzen, baina batez ere taldeari izugarrizko laguntza eman zioten unerik zailenetan.
Partiduaren hasieran San Josek penaltia jaurti zuen 1 eta 0 egiteko asmoz baina azken momentuan Almeriako atezainak geldiketa polita egin zion. Baina, Athletic-ek ez zuen burua jaitsi eta 10.minutuan Fernandok bat eta hutsekoa egin zuen San Mamesen.

Zurigorriak jaun eta jabe ziren eta Almeriak, bere ohiko eskema Athletic-eri aurre egiteko nabarmen aldatu duela, ezin zuen tajuzko erantzunik eskaini. Goitik eta behetik, nagusitasuna erabatekoa zen.
Bigarren zatiari ekiteko, Castillo Igor Martinezen ordez irten zen. Muniain erdirago kokatu zen, Caparrosek agindutakoa, 4-3-2koa eginez. Hasieran Almeriak partidako lehen abagunea sortu zuen areaz kanpoko jaurtiketaren bitartez, baina Athleticek ondo erantzun zuen, bat gutxiagorekin jokatzen ez zekiela gezurtatuz. Gainera, abaguneak zurigorriak izan ziran: Muniainen errematea, Martinezen burukada, Fernandoren aukerak, baina Almeriak beste abagune argi bat izan zuen, Goitomek banakako jokaldia eratuz.
68. minutuan txartel gorria atera zioten Castillori.... Goitomi bultzatzeagatik, azken atzelaria omen zela… Gurpegi atzerago sartu zen behin-behineko ezker atzelari gisa eta hortik zebilela baloia gorputzean eta gero eskuan jo zion eta horra hor epaileak Athletic zortzirekin uzteko zeukan aukera paregabea…, 15 minuturen faltan Gabilondo Susaetaren ordez sartu zen eta arauzko denbora amaitzeko bost minutu falta zirela David Lopez Muniainen ordez zelairatu zen.
Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Koikili; Susaeta, Gurpegi, Javi Martinez, Muniain; Igor Martinez eta Llorente. Aulkian Raul, David Lopez, Gabilondo, Orbaiz, Iñigo Perez, Ion Velez eta Castillo.

UD Almeriak: Diego Alves; Michel, Marcelo Silva, Jacobsen; Mo, Bernardello, Vargas; J. Ortiz, Goitom eta Ulloa. Aulkian Esteban; K. Uche, Crusat, Diego Valeri, P. Piatti, Corona eta Santi.
Epaileak: Velasco Carballo izan zen, eta laguntzaleak Alonso eta Andres izan ziren.

No hay comentarios:
Publicar un comentario