Nor uste dozue irabaziko duela Bartzelona eta R. Madrilen arteko klasikoa?

lunes, 22 de noviembre de 2010

REAL MADRID 5-1 ATHLETIC CLUB

Real Madrilek oso ondo heltzen da klasikora (Barça-Madrid) bizkaitarrei 5-1 irabazi ondoren. Kanpotik dirudi partidu erreza izan zutela baina Athleticek gogoz jokatu zuen eta Bernabeura joan zen partidua irabaztera. Lehenengo minutuan Athleticen jokalaria, Llorente jokaldi izugarria egin zuen, baloia jeitsi ondoren eta Carvalho eta Khediratik joan ondoren baloia Pepe atera zuen golera zirudienean. Athleticen jokalaririk onena izan zen Llorente partidu osoan zehar. Partidua Real madrilek kontrolatzen zuen baina arriskua Athleticek zeraman. 18. minutuan Higuainek Di Mariatik jasotako pase on bat aprobechatu eta gola sortu zuen, baina Athleticek atzera joan ordez, partiduari buelta ematera joan zen eta 20. minutuan Llorente berriz balioa lortu eta bira on bat ondoren bere jaurtiketa Casillas atezaina kornerra bidali zuen. Korner horren ondoren Higuainek baloia jaso, Özil baloia emon eta honek CR7 atezainen aurrean utzi zion 2-0 lortzeko. Atsedenaldia heldu aurretik Athleticek jokaldi hona egin ondoren Iraola jaurti baloia Llorenteri heldu eta 2-1ekoa lortu zuen.
Bigarren zatian Real Madrilek izan zuen partiduko kontrola eta Sergio Ramos penaltiz sartu zuen hirugarrena.
67. minutuan Cristianok berriz falta bat transformatzen dau Iraizoz atezainaren porterian. Eta partidua amitzearren zegoela berriz ere CR7 penaltiz lortzen dau bere HAT-TRICK-a 5-1ekoa eginez.

martes, 16 de noviembre de 2010

LLORENTEREN USTEZKO IRTEERA

Llorente, Athletic Club taldeko aurrelaria, egunez egun talde bizkaitarretik urrunago dagoela dirudi.
Izan be Wayne Rooney (Manchester United) aurrelariak Madrilean egon daiteke hurrengo urtean jolasten; 
horregaitik Sir Alex Ferguson La Riojako aurrelariagaitik interesatuta dago. Momentuz Fernandok ez du inteeresik talde ingelesagaitik eta LFP-n jokatzen jarraitu nahi du, baina Manchester ez da Llorentegaitik interesatuta dagoen talde bakarra: Totthenham, Man. City... eta batez ere, Liverpool, euren aurrelaria Fernando Torres ez delako bere lesiogaitik irtetzen. Llorente munduko aurrelaririk onenetarikoan bilakatzen ari da, bere golak eta partiduak Espainiako selekzioarekin. Danok dakigunez, Athletic ezin du bere taldeko aurrelaririk onena errez joaten utzi behar eta esan dute 36 millioi baino gutxiagoko ofertak ez dituztela entzungo. Baina Liverpoolek ez da bakarra 36 millioiak ordaintzen ausartzen den talde bakarra. Izan be Rooney hainbat arazo pertsonal izan ditu eta dirudi bere etorkizuna ez dagoela talde ingelesean.


   

lunes, 15 de noviembre de 2010

Athletic 1-0 Almeria



ATHLETIC - ALMERIA

Athletic Clubek 1-0 irabazi zuen, Almeriaren alde.. Llorentek lortu zuen gola hamargarren minutuan meritu handiko garaipena erdiesteko, gure taldeak norgehiagoka bederatzi jokalariekin amaitu zituen; Koikilik zein Castillok txartel gorria ikusi zuten. San Mameseko zaleek sutan ipini ziren epailearen lana kritikatzen, baina batez ere taldeari izugarrizko laguntza eman zioten unerik zailenetan.

Partiduaren hasieran San Josek penaltia jaurti zuen 1 eta 0 egiteko asmoz baina azken momentuan Almeriako atezainak geldiketa polita egin zion. Baina, Athletic-ek ez zuen burua jaitsi eta 10.minutuan Fernandok bat eta hutsekoa egin zuen San Mamesen.
Zurigorriak jaun eta jabe ziren eta Almeriak, bere ohiko eskema Athletic-eri aurre egiteko nabarmen aldatu duela, ezin zuen tajuzko erantzunik eskaini. Goitik eta behetik, nagusitasuna erabatekoa zen.

Bigarren zatiari ekiteko, Castillo Igor Martinezen ordez irten zen. Muniain erdirago kokatu zen, Caparrosek agindutakoa, 4-3-2koa eginez. Hasieran Almeriak partidako lehen abagunea sortu zuen areaz kanpoko jaurtiketaren bitartez, baina Athleticek ondo erantzun zuen, bat gutxiagorekin jokatzen ez zekiela gezurtatuz. Gainera, abaguneak zurigorriak izan ziran: Muniainen errematea, Martinezen burukada, Fernandoren aukerak, baina Almeriak beste abagune argi bat izan zuen, Goitomek banakako jokaldia eratuz.

68. minutuan txartel gorria atera zioten Castillori.... Goitomi bultzatzeagatik, azken atzelaria omen zela… Gurpegi atzerago sartu zen behin-behineko ezker atzelari gisa eta hortik zebilela baloia gorputzean eta gero eskuan jo zion eta horra hor epaileak Athletic zortzirekin uzteko zeukan aukera paregabea…, 15 minuturen faltan Gabilondo Susaetaren ordez sartu zen eta arauzko denbora amaitzeko bost minutu falta zirela David Lopez Muniainen ordez zelairatu zen.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Koikili; Susaeta, Gurpegi, Javi Martinez, Muniain; Igor Martinez eta Llorente. Aulkian Raul, David Lopez, Gabilondo, Orbaiz, Iñigo Perez, Ion Velez eta Castillo.
UD Almeriak: Diego Alves; Michel, Marcelo Silva, Jacobsen; Mo, Bernardello, Vargas; J. Ortiz, Goitom eta Ulloa. Aulkian Esteban; K. Uche, Crusat, Diego Valeri, P. Piatti, Corona eta Santi.

Epaileak: Velasco Carballo izan zen, eta laguntzaleak Alonso eta Andres izan ziren.





Sailkapena: 11. jardunaldia

Taldeak
1
11
9
2
0
28
5
29
2
11
9
1
1
25
8
28
3
11
7
2
2
22
11
23
4
11
6
2
3
16
11
20
5
11
6
2
3
18
17
20
6
11
6
1
4
9
13
19
7
11
5
2
4
16
12
17
8
11
5
1
5
19
18
16
9
11
5
1
5
14
14
16
10
11
4
3
4
11
12
15
11
11
4
1
6
15
18
13
12
11
3
3
5
11
13
12
13
11
3
3
5
11
16
12
14
11
3
2
6
9
16
11
15
11
2
5
4
8
15
11
16
11
3
1
7
15
22
10
17
11
2
4
5
10
17
10
18
11
1
6
4
8
10
9
19
11
2
2
7
10
19
8
20
11
1
4
6
11
19
7

miércoles, 10 de noviembre de 2010

ERREGE KOPA: ATHLETIC 2-0 ALCORCON

Athletic Clubek irabazi du 2-0 AD Alcorconen aurka eta Kopako final zortzirenetan dago. Golegileak, Gabilondo eta Orbaiz izan dira. Gure taldeak egin beharrekoa egin du, sorpresari zirrikiturik ez utzi, itzuliko partida irabazi, golik jaso ez, eta, funtsezkoena, burua final zortzirenetan sartu. Bisitariak ez dira makalak izan eta hasierako minutuetan presio gogorra egin dute, baina gero boladak izan dituzte, Athletic menderatzeko nahikoak izan ez diren arren.

Bosgarren minututik aurrera Athleticek zegokion ekimena eskuratu du. Zazpigarrenean David Lopezek arrasean kanpora jaurti du eta hamargarrenean argia izan da aukera, baina Aurtenetxek buruz atezainaren eskuetara errematatu du.
Hala eta guztiz ere, kanpoan eguraldi petralarekin gertatzen zen bezala, ez zen giro eta gatz eta piperrik gabeko minutu batzuk bizi ahal izan dugu. Zorionez zurigorriak berriz animatu dira eta 25garren minutuan Gabilondok David Lopezen erdiraketa ona sareetara bultzatu du. Tamalez, lesioetarako tartea ere egon da, eta 34garren minutuan Igor Martinez Toqueroren ordez zelairatu da.

Alcorcon ez zen ezta hurbildu ere egiten eta gure taldeari gola baliogabetu diote jokaldi on bezain eztabaidagarrian. Dena den, Alcorconek beste bolada hartu du eta lehen zatiko azken lauzpabost minutuak ez dira errazak izan. Abagunerik argiena atsedenaldirako bi minutu falta zirela heldu da, Borjaren falta baten jaurtiketa hesian jo ondoren langa gainetik abiatu denean.

Bat eta zerokoa, protagonista askok lehiari eman dioten abizen berbera zeukan, tranpa, alegia. Gauzak horrela talde biak gogotsu zelairatu dira, baina Athleticentzat lehen aukerak izan dira, 52. minutuan Orbaizek arrasean kanpora gutxigatik jaurti du eta 54. minutuan Iraolak eta Gabilondok ezin izan dute asmatu atetik gertu zeudela.

Bisitarien txandan bisitarien norgehiagokako abagunerik argienak heldu dira. Lehen Bermudezek urrutitik egindako jaurtiketaren bitartez, eta Iraizozek ahal izan duen moduan baloia gainetik kendu du. Ostean Salesek boleaz jaurti du Iraizozek geldiketa bikaina egin zezan.

Anquelak minutu gutxitan gaueko aldaketa guztiak egin ditu: Montañes eta Rueda, Jeremy eta Hernandez ordez hasteko eta, azkenik, Quini Salesen ordez. Baloia madrildarrena zen, baina ezinegona, batez ere harmailetan, arriskua baino handiagoa zen. Gurean ere aldaketak heldu dira: Iñigo Perez 72garrenean David Lopezen ordez sartu da eta Igor Martinez eskuinaldera pasa da.

Lehia amaitzear zela Muniainek Llorenteren tokia hartu du eta euripean eta gaueko freskoari aurre eginez azken segundoetara arte geratu direnak, gaueko perla zuzenean ikusteko aukera izan dute: Orbaizen gola. Muniainek eskuinetik eginiko erdiraketa errematatu du, baina ez behar bezain indartsu, atzelariek motzean urrundu dute, aldaratzea Orbaizek kontrolatu du, burua altxatu ere, eta atzelari bat eta atezainaren gainetik baloia maisuki loratu du. Bi eta zerokoa, mahikoa final zortzirenetan egoteko, nahiz eta burua jada Almeriarengan ipinita dagoen.

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Aurtenetxe; David Lopez, Gurpegi, Orbaiz, Gabilondo; Toquero eta Llorente. Aulkian Raul, Iturraspe, Iñigo Perez, Balenziaga, Ion Velez, Igor Martinez eta Muniain.

AD Alcorconek honako hamaikakoa zelairatu du: Raul Moreno; Anuarbe, J. Hernandez, Babin, Bermudez; Alberdi, Ruben Sanz; F. Sales, Borja, Jeremy; D. Sanz. Aulkian Eladio; Carlos Martinez, Mora, Montañes, Quini, Rueda eta Nagore.

Epaileak: Gonzalez Gonzalez izan da eta laguntzaileak Sanchez eta Borras.


martes, 9 de noviembre de 2010

8 Campeonatos de Liga
1929-1930, 1930-1931, 1933-1934, 1935-1936, 1942-1943, 1955-1956, 1982-1983, 1984...
24 Campeonatos de Copa del Rey
1902, 1903, 1904, 1910, 1911, 1914, 1915, 1916, 1921, 1923, 1930, 1931, 1932, 1933, 1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958, 1969, 1973, 1984...